BIZKAIA Ascensores

Jasotze, igogailu eta plataforma jasogailuen sektorean hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu.

Adituak gara sektoreko edozein markatako igogailuak instalatzen, baita horiek ordezkatzen, modernizatzen eta konpontzen ere.

Igogailuak diseinatzeko eta instalatzeko zerbitzuak ematen ditugu, eta adituak gara igogailurik ez duten eraikinetan instalazioak egiten, proiektuak baliatuz eta “giltza eskura” gauzatuta.

ADITUAK JASOGAILUETAN

Azken belaunaldiko soluzio teknologikoen aukera zabala daukagu garraio bertikaleko sistemetan eta zerbitzu profesional osagarrietan. Izan ere, helburu bat dugu: gure bezeroen bizi-kalitatea hobetzea eta pertsonen eta zamen irisgarritasuna erraztea.

BALIO-PROPOSAMENA

Profesionalen talde zabal eta esperimentatua jarriko dugu zure esku. 20 urtetik gorako esperientzia daukagu jasogailuen sektorean eta une oro arreta eskaintzeaz, aholkatzeaz edo gomendioak emateaz arduratuko gara zure proiektua aukera dezazun. Halaber, zure egungo igogailuan egin edo abian jar daitezkeen hobekuntzen berri emango dizugu
Z

KALITATEA XEHETASUNETAN

Gure zerbitzuen kalitatea da gure konpromiso nagusietako bat. Erabateko kalitatea gure jasogailuen soluzioak abian jartzean eta instalazio eta konponketen arloko gure zerbitzu teknikoan. Etengabe hobetzeko grina daukagu, gure bezeroen esku izanik.

Espezialistak gara
marka anitzeko igogailuetan

Zuri edo zure bizilagunen erkidegoari laguntzeko gaude. Kontatu iezaguzu zein diren zure jasotze sistemen premiak eta Bizkaia Ascensores enpresako profesional bat zurekin harremanetan jarriko da ahal bezain azkar

Deitu iezaguzu: 94 426 26 00